XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Lurrarekin batera Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua.

Ilargiaren errotazio mugimenduaren periodoa eta hil sinodikoa Mugimendu garrantzitsuenak agertu ondoren, irakurleen atentzioa puntu batetan konkretatu nahi dugu.

Ilargiak errotazio mugimenduan 27,32 egun behar baditu, zenbat egunetatik behin ikusiko ote dugu Ilargi bete bat? Gehiegi aztertu gabe eta nolabaiteko lojika bati jarraituz, 27,32 egunean behin ikusiko dugula pentsa dezakegu.

Baina errealitatean ez da horrela gertatzen.

Bi Ilargi beteren arteko iraupena, 29 eta 30 egunen tartean dago.

Nola daiteke hori?.

Ez dugu ahaztu behar, Ilargiaren faseak (eta hauen artean Ilargi betea), Eguzkiak, Lurrak eta Ilargiak espazioan duten jarrera aldakorraren ondorio direla, eta konkretuki kasu honetan, ez dugu ahaztu behar Lurra, Eguzkiaren biran dabilenik.

Alegia, bi Ilargi beteren artean, 27,32 egunetako tartea dagoela pentsatzen duenak, Lurra astro geldi bat bezala hartu du.

Itxuraz kontraesanean dauden bi denbora horien arteko desberdintasuna honela esplika daiteke (48. irudia).

Abia gaitezen Lurra 1 jarreran dagoenean irudiak adierazten duena esplikatuz.

Eguzkia, Lurra eta Ilargia, lau berean daude (konjuntzioan daude).

Horrek ez du esan nahi hirurak lerroturik daudenik, orduan eklipse bat gertatuko bait litzateke.

Beraz egoera horretan aurkitzean, gure gauean Ilargi betea edukiko dugu.